Gaurko saioan eta jada beste urte batzuetan ohitura bezala, Feministaldiaz hitz egin nahi genuen. Aurten gainera Inmersionesekin elkarren kolaborazioan ibili dira eta bi proiektuetaz hitz egin dugu Leire eta Laurarekin, jada beste batzuetan gure artean egon diren hauekin.
Elkarrizketa motza izan da, gehio entzuteko gogoz geratu gara, baina programazioa, irratiko denborak, guztion denborak, apur bat zaila izan da puzzlea egitea eta beraien ahotsa entzun ondoren, programazioak hartu eta barnera sartu gara irratsaio kideok. Monique Wittigen Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa hartu dugu. Feministaldian, Poma bandakoek performance egin eta gu jolastxo bat egin dugu oraingoan.
Azkenik Inmersioneseko festa, Baratzako urteurrenarekin bat egin dute, Olfa Sendesniren RABI(a)-Amorrua pieza ikusteko eta Satelite tabernan bukatu da Eromena Djarekin. Bertan buruak astindu eta dantza ta dantza aritu ziren.
Durangoko azokari ere begira jarri nahi izan diogu zenbait liburu eta autore komentatuz eta bertan entzundako kantaren bat entzun ditugu hemen ere.
Gozatu programa!
Feministaldia: web, Instagram
Inmersiones: web, Instagram
Baratza Aretoa: web, instagram