«Ez dugu soilik telesail berrien erakuslehio izan nahi, hausnarketa bultzatu nahi dugu»
Apr 22 2024
Telesailak ardatz dituen jaialdia da Cross Over, aurten, zazpigarren edizioari emango diote hasiera. Apirilaren 22an abiatu eta larunbatera arte luzatuko da jaialdia. Telesailak estreinatzeaz gain, solasaldi eta elkarrizketak egingo dira, festibalaren helburua ez baita soilik erakuslehio bat izatea.