Ez gatoz Paristik

Apr 03 2025 11 ep. 46 mins 5
Ez gatoz Paristik Podcast artwork

Ba ez, ez gatoz Paristik. Ezta Madrildik ere. Ze inporta nondik. Hemen gaude, hori da kontua. Kultura biziaz eta bizigarriaz hitz egitera gatoz. Liburuak eta diskoak zatikatuko ditugu. Kukuaren koplak kantatuko ditugu. Adi begiratuko diogu artifizioari. Aldarrikapena ipar eta sormena orratz. Ongi etorri LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen bidaia kolektibora.